Justin Hiriart

Justin Hiriart

Gregorio Muro

Justin Hiriart sailak Gregorio Muro Harrieten gidoia eta Francisco Fructuoso Esparzaren marrazkiak ditu, eta betiko abenturazko komikien adibide paradigmatikoa da. Atzean beti itsasoa dagoelarik –ia-ia beste pertsonaia balitz bezala– euskal baleazale talde baten ibilien berri izango dugu orriotan. XVII. mendearen hasiera aldean, Kanadako kostaldean barna mugitzen dira baleazale horiek, eta era guztietako abenturak biziko dituzte, pirata ingelesekin, abenturazale frantsesekin eta indigena indiar eta eskimalekin gurutzatzen baita haien patua, literaturaren zenbait maisulanari esker, nola diren Azken mohikanoa eta Moby Dick, guk oso ondo ezagutzen dugun inguru geografiko batean.

Justin Hiriart 1982 eta 1988 urteen artean egin zen, eta bost alek osatzen dute, nahiz eta haietatik hiru besterik ez ziren argitaratu album-formatuan. Era horretan, argitalpen honek, osoa eta ondo zaindua izanik, aukera ezinhobea eskaintzen die zaleei titulu hau hasi eta buka ezagutzeko, zeinak nazioarteko onespena izan baitzuen eta 1988an Alfred sarirako izendatu baitzuten –gaurko Fauve d’Or–, Angoulêmeko Nazioarteko Jaialdian, aurreko urtean frantsesez argitaraturiko album bat saritzeko 1976. urteaz gero ematen diren kategorietako batean.

ISBN-a 978-84-9109-027-4
Argitalpen data 2015-10-29
Bilduma Euskal Kultura - Cultura Vasca
Ilustratzailea Francisco Fructuoso
Orrialdeak 248
Koadernaketa Azal gogorra
Formatua 220 x 300 mm
Materia Helduentzako literatura
Imprimir
Paperezko edizioa ? 39,00€

Bidalketa gastuak ez daude barne

itxi

Paperezko edizioa

Paperezko edizioaren erosketa.

Erosi liburua paperezko edizioan. Zure ohiko liburudendan eros dezakezun berbera.

Gregorio Muro

Gregorio Muro

Gionista hau Donostian jaio zen, eta azpimarratzekoa da pertsonaia sendoak sortzeko duen interesa; berebat da aipagarria xehetasunak eta dokumentazio historikoa erabiltzerakoan duen trebetasuna, obran ezin hobeto antzematen den gauza.

Bere liburuak Ereinen

Indianoa

Gregorio Muro

15,00 €

Bideoak

Irudiak eta argazkiak

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311

Liburuaren, Komikiaren eta Irakurketaren Zuzendaritza Nagusiak finantzatutako proiektua, Kultura Ministerioa

Unión Europea