Ipuinak -Antologia bat-

Ipuinak -Antologia bat-

Iban Zaldua

-Aitaa! -Zer, laztana? -Kanpora joan nahi dut. -Badakin ezin dunala. Are gutxiago giro honekin.-Baina, aitatxo... -Ezetz esan dinat. -Baina hemen aspertu egiten naiz... -Jostailu mordoa dun, neska; har ezan edozein. Hortxe dauzkan letra horiek guztiak: ez dien kasurik egin erosi genizkinanetik. Osa itzan hitz batzuk, edo nik zer zakinat. -Baina nik atera nahi dut. -Zenbat aldiz esan beharko dinat ba? Ezetz bada, ezetz dun. Eta kito. (...) -Arantza? -Humm! -Entzun al dun Maddi aspaldi honetan? -Ba... ez. -Maddi! Hor al hago? Maddi! Baina utz ezan liburua eta altxa ipurdia hortik, emakumea! Maddi! -Maddi! Maddi! -Ez zagon. Ez zagon. -Ez hadi jarri horrela, Iban. Igoal ez diagu ondo miatu.-Ez dugula ondo miatu? Ikusten al dun inon? Esan egidan: ikusten al dun inon? Izkina bat, bigarrena, hirugarrena, eta laugarrena: horra. Atera egin dun, seguru, atera egin dun. -Baina nondik, bada? Ez diagu ezer entzun. -Eta nik zer dakit? Baina kanpora irten dun, ziur nagon. -Polarra jantzi eta bila aterako nauk. -Baina hor kanpoan... ez zakinagu zer dagoen ere...-Bale, hartuko diat beisbol-batea ere. -Eta bakarrik utziko al naun hemen, kontrazalean? -Berehala itzuliko nauk ttikiarekin.Topatuko diat, ziur egon. Hik itxaron gaitzak hemen, eta lasaitu hadi. Dena konponduko duk. -Baina nola sartuko zarete atzera? -Aurkituko diagu modua. Agintzen diat.
ISBN-a 978-84-9746-594-6
Argitalpen data 2010-06-16
Bilduma Poltsiko.e, 14
Orrialdeak 264
Koadernaketa Poltsiko
Formatua 125 x 190 mm
Materia Helduentzako literatura
Imprimir
Paperezko edizioa ? 8,00€

Bidalketa gastuak ez daude barne

itxi

Paperezko edizioa

Paperezko edizioaren erosketa.

Erosi liburua paperezko edizioan. Zure ohiko liburudendan eros dezakezun berbera.

Iban Zaldua

Iban Zaldua

Bere liburuak Ereinen

Biodiskografiak

Iban Zaldua

14,70 €

Gezurrak, gezurrak, gezurrak

Iban Zaldua

15,50 €

Ipuin euskaldunak

Talde lana

13,50 €

Itzalak

Iban Zaldua

14,50 €

Mende berrirako ipuinak. Antologia

Talde lana

16,50 €

Nola izan garen gauza

Iban Zaldua

14,50 €

Traizioak

Iban Zaldua

15,50 €

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311

Liburuaren, Komikiaren eta Irakurketaren Zuzendaritza Nagusiak finantzatutako proiektua, Kultura Ministerioa

Unión Europea