Euskalduntzearen atakan

Euskalduntzearen atakan Helduen euskalduntzea eta alfabetatzea: 1956-1986

Kepa Larrea

Euskal kultura idatzia agertu zen une beretik euskaldun alfabetatuak izan dira; bestela, definizioz euskal kultura idatziaz hitz egitea ezinezkoa litzateke, euskaldun alfabetatu horiek izan baitira urtez urte kultura idatziaren egileak. Eta horiekin batera, motibazio guztiz pragmatikoak (linguistikoak, komertzialak, erlijiosoak...) zituzten euskaldun berri gutxi batzuk ere agertu ziren. Geroago, XIX. mendearen amaieran, motibazio pragmatiko horiekin batera motibazio ideologikoa ere agertu zen euskaldun berriengan. Beti ere, euskaldun zahar alfabetatu zein euskaldun berri gutxi batzuez ari gara. Hala ere, XX. mendearen erdialdean, alegia, 36ko Gerrateak sortutako hutsartearen eta krisialdiaren ondoren, euskaldunen belaunaldi gazteen artean batez ere, ordura arte ez bezalako kontzientziatze prozesu bat hozitu zen. Kontzientziatze prozesu horren eragile nagusiak bi izan ziren: bata, II. Mundu Gerraren amaieran Europatik zetozen mugimendu politiko eta filosofikoak (humanismoa, existentzialismoa eta era askotako ezker mugimendu berriak) eta, bestea, Hego Euskal Herriaren bilakaera ekonomikoa.
Helduen euskalduntze-alfabetatzea, jakina, testuinguru horretan kokatu beharra dago. Izan ere, Euskal Herrian -eta inguruko lurraldeetan ere- aurrekaririk ez duen prozesu baten bidez, 70eko hamarkadaren erdialdetik gaur egunera arte batez beste 40.000 pertsona heldu matrikulatzen dira urterik urte helduentzako euskara eskoletan. Mugimendu hori ez da gertaera isolatu bat, baizik eta euskal kulturaren beste agerpen batzuekin batera (ikastolak, kantagintza, liburugintza, euskarazko aldizkariak...) 6Oko hamarkadan abian jarri zen euskal kontzientziatze berri baten emaitza. Espainia eta Frantziako gobernuen laguntzarik gabe -eta maiz gobernuak kontra zituela- sortu zen mugimendu hau erabat bizirik eta indarrean dago gaur egun Euskal Herri osoan. Tarte horretan antolamenduari (ekimen pribatua/publikoa, irakasle zaletuak/profesionalak), metodologiari (metodo tradizionalak/komunikatiboak) eta, nola ez, euskalduntze eta alfabetatze izaera berari (alfabetatze literarioa/kulturala, motibazio ideologikoa/pragmatikoa) atxikitako hainbat ikuspegi, arazo eta oztopo gainditu behar izan ditu helduen euskalduntze eta alfabetatzeak. Azken batean euskara da euskaldunak gehien kohesionatzen dituen elementua, euskara barik ez baita euskaldunik.
 

ISBN 978-84-9746-193-1
Fecha de publicación 24-02-2005
Colección Unibertsitate Saila, 17
Páginas 296
Encuadernación Rústica
Formato 170 x 240 mm
Materia Literatura para adultos
Imprimir
Edición en papel ? 18,55€

Gastos de envío no incluidos

cerrar

Edición en papel

Compra de la edición en papel

Compra el libro en su edición en papel. El mismo que puedes comprar en tu librería habitual.

Kepa Larrea

Sus libros en Erein

DBH 1 Euskal Hizkuntza eta Literatura

Varios autores

35,25 €

DBH 1 Irakaslearen Gida - Euskal Hizkuntza eta Literatura

Varios autores

28,80 €

DBH 2 Euskal Hizkuntza eta Literatura

Varios autores

35,25 €

DBH 2 Irakaslearen Gida - Euskal Hizkuntza eta Literatura

Varios autores

25,90 €

Euskal Hizkuntza eta Literatura DBH 3

Varios autores

37,50 €

Euskal Hizkuntza eta Literatura DBH 3 - Irakaslearen gidaliburua

Varios autores

25,40 €

Euskal Hizkuntza eta Literatura DBH 4

Varios autores

39,50 €

Euskal Hizkuntza eta Literatura DBH 4 - Irakaslearen gidaliburua

Varios autores

26,50 €

Euskara LH 3

Varios autores

34,50 €

Euskara LH 3 Irakaslearen Gidaliburua

Varios autores

38,50 €

Euskara LH 4

Varios autores

34,50 €

Euskara LH 4 Irakaslearen Gidaliburua

Varios autores

38,50 €

Euskara LH 5

Varios autores

35,50 €

Euskara LH 5 Irakaslearen Gidaliburua

Varios autores

38,50 €

Euskara LH 6

Varios autores

35,50 €

Euskara LH 6 Irakaslearen Gidaliburua

Varios autores

38,50 €

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311

Proyecto financiado por la Direccion General del Libro, del Comic y de la Lectura, Ministerio de Cultura

Unión Europea