Erleen azken ziztada

Erleen azken ziztada

Kepa Iribar

Gerra zaharren itzalak eta gaurko eguneroko ilunak gurutzatzen dira Erleen azken ziztada eleberrian. Getariako kale estuetan, Kantauri itsasoko olatu handien artean eta Bidasoaren bazterretan, ihesaldiak, bahiketak eta sekretuek pertsonaien patuak nahasten dituzte. Aitor Letamendia detektibea, bere iraganeko zauriekin oraindik borrokan, eta Edurne Rodriguez, Ertzaintzako ofiziala, konplot arriskutsu baten erdian harrapatuta ikusiko ditugu, non Bigarren Mundu Gerrako oroitzapenek gaurko tentsioekin bat egiten duten.

Kepa Iribarrek narrazio bizi eta zirraragarria eskaintzen digu, suspensearen hariari etengabe tiraka, iragana eta oraina elkarrizketan jarriz. Eleberriak, istorio pertsonalen bidez, gure gizarteko itzalak agerian uzten ditu: ultraeskuinaren gorakada, emigrazioaren tragedia, boterearen gehiegikeriak, beldurraren logikak eta elkartasunaren indarra. Irakurlea harrapatzen duen nobela da, azken orrira arte ezkutuko erle horien ziztada sentiarazten duen horietakoa.

ISBN-a 978-84-9109-982-6
Argitalpen data 2025-11-07
Bilduma Uzta gorria, 39
Orrialdeak 320
Koadernaketa Paper-azala
Formatua 135 x 205 mm
Materia Helduentzako literatura
Imprimir
Paperezko edizioa ? 23,00€

Bidalketa gastuak ez daude barne

itxi

Paperezko edizioa

Paperezko edizioaren erosketa.

Erosi liburua paperezko edizioan. Zure ohiko liburudendan eros dezakezun berbera.

Kepa Iribar

Kepa Iribar

Kazetaria ogibidez, Euskal Herriko Unibertsitatean burutu zituen Gizarte eta Komunikazio Zientzien ikasketak. Euskadi Irratian aritzen da esatari, kiroletako sailean.

Erleen azken ziztada da argitaratzen duen bigarren eleberria. Aurrez 72 ordu (Erein, 2022) kaleratu zuen.

Bere liburuak Ereinen

72 horas

Kepa Iribar

21,50 €

72 ordu

Kepa Iribar

21,50 €

Bideoak

Irudiak eta argazkiak

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311

Liburuaren, Komikiaren eta Irakurketaren Zuzendaritza Nagusiak finantzatutako proiektua, Kultura Ministerioa

Unión Europea