Biodiskografiak

Biodiskografiak Diskoak, kaseteak eta beste zenbait oroitzapen faltsu

Iban Zaldua

MEZU EZKUTUALed ZeppelinIVAtlantic, 1971Zorabiatuta sentitu naiz une batez. Beti gertatzen zaidan moduan. Gero, begiak ireki eta kokatzen saiatu naiz. Nire aurrean, morroi bat lurrean eserita, ipurdiz behera erori izan balitz bezala. Ondoan, Philips plato bat, binilo beltza kontrako norabidean jiraka. Berehala ulertu dut. Berriro ere “Stairway To Heaven”. Inbokazioa. Astunak dira gero.–Satan al zara? –galdetu dit mutilak.–Nor bestela? –erantzun diot–. Atzeraka ipini duzu kanta, ezta?–Bai, baina…–Eta hemen agertu naiz, sufre-hodeien artean, ezta?–Bai, baina…–Ez al dut Deabru itxurarik, ala?–Ez da hori, baina…–Ba orain ikusiko duzu zertarako gai naizen –egin dut orro, nire ahots latz-sakonenaz, eta hatzarekin seinalatu dut: nire madarikaziorik boteretsuena bota behar diot amateur ergel honi.Orduan, ezer burutzeko astia izan aurretik, berriro nabaritu dut: hodi batetik xurgatuko banindute bezala. Luze. Gelditu naiz azkenik, edo gelditu naute. Berriro zorabio laburra. Parean, beste gaztetxo bat, begiak arranpalo. Led Zeppelinen diskoa atzera jiraka, pick-up txiki batean.Astunak dira gero.
ISBN-a 978-84-9746-663-9
Argitalpen data 2011-04-01
Bilduma Narratiba, 72
Orrialdeak 200
Koadernaketa Paper-azala
Formatua 160 x 160 mm
Materia Helduentzako literatura
Imprimir
Paperezko edizioa ? 14,70€

Bidalketa gastuak ez daude barne

itxi

Paperezko edizioa

Paperezko edizioaren erosketa.

Erosi liburua paperezko edizioan. Zure ohiko liburudendan eros dezakezun berbera.

Iban Zaldua

Iban Zaldua

Bere liburuak Ereinen

Gezurrak, gezurrak, gezurrak

Iban Zaldua

15,50 €

Ipuin euskaldunak

Talde lana

13,50 €

Ipuinak -Antologia bat-

Iban Zaldua

8,00 €

Itzalak

Iban Zaldua

14,50 €

Mende berrirako ipuinak. Antologia

Talde lana

16,50 €

Nola izan garen gauza

Iban Zaldua

14,50 €

Traizioak

Iban Zaldua

15,50 €

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311

Liburuaren, Komikiaren eta Irakurketaren Zuzendaritza Nagusiak finantzatutako proiektua, Kultura Ministerioa

Unión Europea