
EREIN Argitaletxea
Tolosa etorbidea 107
20018 DONOSTIA (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 218 300
erein@erein.eus
www.erein.eus
Zientifiko hitza psikologian dauden hitzik eztabaidatuenetakoa izan da eta izaten jarraitzen du. Lan honek psikologia zientifikoaren historiaz dihardu, psikologia ezagutza zientifikoaren arauak jarraitzen dituen zientzia esperimental gisa ulerturik. Kuhnen "paradigma" ideiatik abiatuz, autoreek psikologia zientifikoaren garapen historikoa aztertzen dute, sortu zenetik gaur egun arte. Diziplina honen bilakaeran parte hartu duten ikuspegi metateoriko eta metodologikoak, edo hitz batean, paradigma ezberdinak aurkezten dira bertan.
Psikologiako ikasleei nahiz lan eremu honetan murgilduriko profesionalei psikologiak benetako zientzia izateko ahaleginean bizi izan dituen gertaera nagusien ikuspegi orokorra eskaintzea da lan honen helburua. Bilakaera historiko horren haritik, autoreek psikologiaz duten ikuspegi berezia eta psikologia zientzien artean sartzeari dagokion eztabaidari buruzko hausnarketa aurki dezake irakurleak.
Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311
Proyecto financiado por la Direccion General del Libro, del Comic y de la Lectura, Ministerio de Cultura