
EREIN Argitaletxea
Tolosa etorbidea 107
20018 DONOSTIA (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 218 300
erein@erein.eus
www.erein.eus
Urrondo anaiak umezurtz gelditu zirenean, Loiolako jesuitengana bidali zituzten, eta haien ikastegian bizi izan ziren, harik eta, Isabel II.a Espainiako erregina kanporatu izanaren ondorioz, agintariek erlijio etxeak itxi zituzten arte. Hori gertatu zenean, beren baserrira itzuli ziren urrondotarrak, Oñatiko Araotz ibarrera, eta beren kasa bizitzen saiatu baziren ere, bete-betean harrapatu zituzten karlisten eta liberalen arteko hurrenez hurreneko liskarrek.
Hirugarren Karlistaldian, aurrez aurreko jarrerak hartu zituzten Bittor eta Eladio Urrondok, hala nahi gabe, eta gogor borrokatu ziren Urondoa baserriaren jabetza eskuratzeko eta emakume baten maitasuna, Juliaren maitasuna, berenganatzeko.
Tradizioak, pasioa, liskarrak eta familia bereko kideek bizitzari buruz dituzten ikuspegi kontrajarriak dira XIX. mendearen erdialdeko garai nahasietan errotutako istorio honen osagai nagusiak.
Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311
Liburuaren, Komikiaren eta Irakurketaren Zuzendaritza Nagusiak finantzatutako proiektua, Kultura Ministerioa