Mozorroa ispiluan

Mozorroa ispiluan

Manu López Gaseni

Zenbait lekukotasunek adierazi duten bezala, idazketa prozesuari buruzko iruzkin metaliterarioak egiteko beharra literatura idatziaren hasieratik aurki daitekeen fenomenoa da. Hala eta guztiz ere, joera hori areagotu egiten da literaturaren historiako inflexio-uneetan. XX. mende osoan zehar, errealitatearen puzzleak idazleengan sortutako laborriak erreferentzialtasun- aldaketa eragin zuen: barruko erreferentzialtasuna nagusituz doa kanpokoaren kaltetan, eta hortxe sortzen da testu metaliterarioak sistematikoki idazteko edo idazkietan tartekatzeko tradizio posmodernoa. Idazle askorentzat idaztea bera da bizi izateko modu bat, eta, muturreko kasu batzuetan, modu bakarra, bizitzea eta idaztea kontrakoak balira bezala. Horrek guztiak bi idazle motaren aurrean kokatzen gaitu, beren obretan darabilten erreferentzialtasunaren arabera: bizi dutenari buruz idazten dutenak eta irakurri dutenari buruz idazten dutenak. Literatura ere mundu bizigarria delako, ohiko mundua bezainbeste. Literaturaren mundua nagusitu zaio munduaren literaturari.
ISBN-a 978-84-9746-478-9
Argitalpen data 2008-09-30
Bilduma Saiopaperak-Literatura, 18
Orrialdeak 120
Koadernaketa Paper-azala
Formatua 140 x 225 mm
Materia Helduentzako literatura
Imprimir
Paperezko edizioa ? 14,00€

Bidalketa gastuak ez daude barne

itxi

Paperezko edizioa

Paperezko edizioaren erosketa.

Erosi liburua paperezko edizioan. Zure ohiko liburudendan eros dezakezun berbera.

Manu López Gaseni


Manu López Gaseni (Bilbo, 1961) Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle titularra da, eta literaturaren didaktikaren alorrean lan egiten du. Literaturak umeei begiratu zienean, Autoitzulpengintza euskal haur eta gazte literaturan edo 90eko hamarkadako haur eta gazte literatura obren egilea da. Arabako Foru Aldundiko Becerro de Bengoa Saiakera Saria 2005 eta 2007an eskuratu du.

 

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311

Liburuaren, Komikiaren eta Irakurketaren Zuzendaritza Nagusiak finantzatutako proiektua, Kultura Ministerioa

Unión Europea