Holaxe bizi da Xola

Holaxe bizi da Xola

Bernardo Atxaga

Atxagak Xola txakurtxoaren bost abenturen bilduma dakar azal gogorrean. Euskarazko haur literaturako narrazio klasikoak dira, 1995etik aurrera argitaratu zirenak (Xolak badu lehoien berri, Xola eta basurdeak, Xola eta Angelito, Xola eta Ameriketako izeba, Xola eta lapurra) eta hemen berreskuratu direnak. Liburu bakar batean bildutako narrazio hauek Shogakukan argitaletxe japoniar ospetsuak hautatu ditu 2022an, eta literatura unibertsaleko haurrentzako lan onenen artean sartu.

Xola arratoi-txakurrak, bere autorearen arabera, «mando baten egoskorkeria, azeri baten maltzurkeria eta ume errebelde baten bihurrikeria» du; batez ere animalia oso humanoa da, xaloa eta lotsagabea aldi berean, beti zalantzan jartzen dabil konbentzionalismo sozial batzuek ezartzen dizkiguten betebeharrak. Askatasuna maite du, baina absurdutik hurbil dagoen umore-ukitu batekin.

Mikel Valverdek Xolaren abentura hauek zorrotz eta goxo animatzen ditu komikiaren pareko ilustrazioekin.

IRUZKINAK
«Xola karismaz eta ideia ausartez betetako izaki xarmagarria da,
eta halakoxea da hari buruzko liburua ere»

– www.thebookbag.co.uk –
«Xola mundu modernoko heroi miresgarri bat da»
– Eileen Battersby, Irish Times –
«Aparta!»
– The Guardian –
«Guztiz xarmagarria»
– Independent Children´s books of the Year –
«Ilustrazio benetan ederrak eta hitz-jokoetan
oinarrituriko umore zoragarria»

– www.thebookwars.wordpress.com –
«Nortasun handiko txakur txiki baten balentriei buruzko
istorio bilduma xarmagarri, dibertigarri eta bizi-bizia»

– Daniel Hahn, PEN Atlas Books of the Year –


SARIAK
Marsh Award for Children’s Literature in Translation, 2014.


GAINERA…
Xolaren liburu hau munduko 125
haur-liburu onenen artean sartu zuen
Shogakukan argitaletxe japoniarrak 2022an.
– www.atxaga.eus/news/1669906701 –

ISBN-a 978-84-9109-878-2
Argitalpen data 2023-03-28
Bilduma Holaxe bizi da Xola, 6
Ilustratzailea Mikel Valverde
Orrialdeak 232
Koadernaketa Azal gogorra
Formatua 155 x 220 mm
Adin gomendatua 8-12 urte
Materia Haur literatura
Imprimir
Paperezko edizioa ? 23,00€

Bidalketa gastuak ez daude barne

itxi

Paperezko edizioa

Paperezko edizioaren erosketa.

Erosi liburua paperezko edizioan. Zure ohiko liburudendan eros dezakezun berbera.

Bernardo Atxaga

Bernardo Atxaga

Bere liburuak Ereinen

Asto bat hypodromoan

Bernardo Atxaga

7,20 €

Erosi

Bambulo - Krisia

Bernardo Atxaga

12,00 €

Bambulo - Lehen urratsak

Bernardo Atxaga

12,00 €

Erosi

Bambulo - Ternuako penak

Bernardo Atxaga

14,00 €

Bi anai

Bernardo Atxaga

17,50 €

Bi letter jaso nituen oso denbora gutxian

Bernardo Atxaga

11,50 €

Chuck Aranberri dentista baten etxean

Bernardo Atxaga

9,50 €

Etiopia

Bernardo Atxaga

17,00 €

Groenlandiako lezioa

Bernardo Atxaga

19,00 €

Jimmy potxolo

Bernardo Atxaga

7,20 €

Erosi

Korrespondentziak / Korrespondime / Correspondencias

Talde lana

12,00 €

Mende berrirako ipuinak. Antologia

Talde lana

16,50 €

Nire jaioterriko jendea

Bernardo Atxaga

6,00 €

Erosi

Obabakoak

Bernardo Atxaga

22,90 €

Erosi

Obabakoak

Bernardo Atxaga

22,00 €

Obabakoak

Bernardo Atxaga

21,00 €

Erosi

Siberia treneko ipuinak

Bernardo Atxaga

21,50 €

Sugeak txoriari begiratzen dionean

Bernardo Atxaga

7,40 €

Sugeak txoriari begiratzen dionean

Bernardo Atxaga

10,50 €

Txitoen istorioa

Bernardo Atxaga

7,20 €

Xola eta lapurra

Bernardo Atxaga

11,50 €

Zeru horiek

Bernardo Atxaga

13,45 €

Erosi

Zeru horiek

Bernardo Atxaga

18,00 €

Ziutateaz

Bernardo Atxaga

7,00 €

Liburu honen argitalpenak Kultura eta Kirol Ministerioaren laguntza jaso du.

Bideoak

Irudiak eta argazkiak

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311

Liburuaren, Komikiaren eta Irakurketaren Zuzendaritza Nagusiak finantzatutako proiektua, Kultura Ministerioa

Unión Europea