Azpijokoa Azpiazun

Azpijokoa Azpiazun

Iñaki Dorronsoro

«Ate kolpeek esnatu ninduten. Enkajezko gortinatik sartzen zen argia ikusita, artean iluna behar zuen, farola bakartiak eta neoizko argiak bakarrik esna, kaleetan. Beno, eta atea gero eta gogorrago jotzen ari zen kondenatua».
Honela hasten da esku artean duzuen kasua. Lapurretak, ustelkeria, lagun baten hilketa eta galipotezko kafe beroa, osagai nahikoa abentura ilunenetarako: zer ari zaio gertatzen Azpiazu auzoari?
Isiltzen ez dakien kazetari bat eta detektibe zaildua, hauexek izango dituzue bidaide. Miren eta Alfontso. Alfontso eta Miren.
Jantzi sonbreirua, hartu ohar bloka eta murgil zaitezte gurekin kale ilunetan, arratoien eta kriminalen artean, estolda zuloaren amaieraren bila.
Ongi etorri gure hirira, populazioa: atzokoa ken bat.

ISBN-a 978-84-1093-020-9
Argitalpen data 2025-07-03
Bilduma Uzta gorria, 37
Orrialdeak 200
Koadernaketa Paper-azala
Formatua 135 x 205 mm
Materia Helduentzako literatura
Imprimir
Edizio digitala ? 11,75€
Paperezko edizioa ? 21,50€

Bidalketa gastuak ez daude barne

itxi

Paperezko edizioa

Paperezko edizioaren erosketa.

Erosi liburua paperezko edizioan. Zure ohiko liburudendan eros dezakezun berbera.

itxi

Edizio digitala

Argitalpen digitalaren erosketa (liburu elektronikoa edo eBook)

Ereinek bere liburu elektroniko gehienak ePUB formatuan eskaintzen ditu. Liburu batzuk PDF formatuan ere egon daitezke.

Ordainketa egin ostean, liburu osoa berehala deskargatu dezakezu.. Webgunetik zure ordenagailura (Windows edo Mac), aukeratutako liburua jaistea ahalbideratuko dizun lotura eskainiko dizugu. Egile eskubideak babeste aldera, liburua, egile eskubideen gestio digitaleko Adobe DRM sistemaren bidez babestua egongo da.

Behin liburua deskargatu ondoren, ordenagailuan ireki edo/eta zure irakurgailu gogokoenera tokialdatu dezakezu.

Ereingo liburu elektronikoak bateragarri dira:

  • Apple irakurgailu guztiekin (iPhone, iPad eta iPod touch).
  • Google-eko Android sistema operatiboa duten irakurgailuekin (esaterako, Samsung Galaxy S II edo Samsung Galaxy Tab).
  • Adobe DRMarekin bateragarri, eta baita ere, eReaders bezala ezagunak diren, tinta elektronikoko irakurgailu guztiekin. Adibidez, Sony, Grammata, Movistar BQ, Kobo, leqtor, Nook... etxekoak.

Dagoeneko liburu digitalak nola irakurri argi baduzu, laguntza leiho hau itxi eta erosketarekin jarraitu dezakezu. Aldiz, informazio gehiago behar baduzu, Laguntza Ereingo liburu elektronikoak nola irakurri atala kontsultatzea aholkatzen dizugu.

Iñaki Dorronsoro

Iñaki Dorronsoro

Iñaki Dorronsoro Maioz (Ataun, 1994), erdi ataundar erdi orexarra, EHUn eta Pasaiako Itsas Eskolan egin ditu ikasketak, batzuetan baita bi aldiz ere. Bergarako Idazle Eskolan aritua, bi ipuin labur ditu argitaratuak 7K astekarian (Ezkutuan, 2022, eta Jon Zaharra, 2023). Panderoa ere jotzen omen du, baina ez oso ongi.

Bideoak

Irudiak eta argazkiak

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311

Liburuaren, Komikiaren eta Irakurketaren Zuzendaritza Nagusiak finantzatutako proiektua, Kultura Ministerioa

Unión Europea