Jabier Muguruza (Irun, 1960). Musikari hasi zen lehenengo. Egun, idazle ere ari da. Idazten hasi zenez geroztik musika eta literatura, batera samar landu ditu biak ere. Idazteari dagokionez, haur literaturazko lanak argitaratu zituen aurrena -Sei lagun, sei sekretu (Erein, 1994), Gabon Guanito (Erein, 1995), Zubi misteriotsuan (Erein, 2001), Sebas leihotik begira (Erein, 2001), Asteburu bat tren zaharrean (Erein, 2004), Amapola oporretan, (Erein, 2005), Jon eta zaldiak (Erein, 2009)- eta helduen literaturazkoa: Bizitza pusketak (1996), oso harrera ona izan zuen ipuin laburren bilduma. Narrazio luzeago bati ekin dio Laura kanpoan da (1999) eleberrian, aurreko lanetan erabili izan duen estilo berean, xehe-xehe eta zuzen kontatuz.