Artearen memoria. Gatazkak lantzeko proposamen didaktikoa (+8)

Artearen memoria. Gatazkak lantzeko proposamen didaktikoa (+8) Gerrak ez du izenik

Varios autores

XX. eta XXI. mendeetan Euskal Herrian eragina izan duten gatazkak arteen bidez jorratzeko metodo bat da Artearen memoria. Gatazkak lantzeko proposamen didaktikoa. Euskal Herriko Unibertsitateko MHLI (Memoria Historikoa Literatura Iberiarretan) ikertaldeak ondu du, memorian eta literaturaren eta beste arteen didaktikan adituak diren kolaboratzaileekin elkarlanean.
Hiru urratsetan dago egituratuta metodoa: lehendabizikoan, gorputza eta ahotsa berotzeko ariketak egiten dira. Bigarrenean, gatazkara hurbiltzeko dinamika batzuk proposatzen dira, esperientzia artistikoetan oinarrituta eta artelanak testuinguru historiko politiko baten lekuko gisa ulertuta. Azkenik, Haur eta Gazte Literaturako obra baten irakurketa interartistikoa egiten da; hau da, irakurketan aurrera egin ahala, esperientzia interartistiko askotarikoak proposatzen dira, sormena eta emozioak aktibatuz eta gatazkak gorpuztuz.
Metodoa testuinguru eta gai ezberdinen inguruan aplikatu ahal izateko, corpus zabal bat jarri da argitaletxearen Hezkuntza plataforman, irakasleen eskura. Corpus horretako obra batean oinarrituta, metodo honen aplikazio bat jaso da liburu honetan; Lehen Hezkuntzako bigarren zikloan Gerra Zibila lantzeko proposamena, Leire Bilbao eta Maite Mutuberriaren Gerrak ez du izenik (2013) album ilustratuan oinarritua. Unitate honen lehen aplikazio praktikoa Errenteriako Herri Arte Eskolan egin zen, eta bertako ikasleek sortutako lanen irudiak dira argitalpenean jaso direnak.

ISBN 978-84-9109-925-3
Fecha de publicación 29-09-2025
Colección Batzuk / Varios
Ilustrador/a Iban Illarramendi
Páginas 76
Formato 270 x 200 mm
Imprimir
Edición en papel ? 18,00€

Gastos de envío no incluidos

cerrar

Edición en papel

Compra de la edición en papel

Compra el libro en su edición en papel. El mismo que puedes comprar en tu librería habitual.

Amaia Elizalde

Ane Arrastoa

Izaro Arroita

Nagore Fernandez

Ainhoa Urzelai

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311

Proyecto financiado por la Direccion General del Libro, del Comic y de la Lectura, Ministerio de Cultura

Unión Europea