Artearen memoria. Gatazkak lantzeko proposamen didaktikoa (+10)

Artearen memoria. Gatazkak lantzeko proposamen didaktikoa (+10) Nemo kapitainaren azken bidaia

Talde lana

XX. eta XXI. mendeetan Euskal Herrian eragina izan duten gatazkak arteen bidez jorratzeko metodo bat da Artearen memoria. Gatazkak lantzeko proposamen didaktikoa. Euskal Herriko Unibertsitateko MHLI (Memoria Historikoa Literatura Iberiarretan) ikertaldeak ondu du, memorian eta literaturaren eta beste arteen didaktikan adituak diren kolaboratzaileekin elkarlanean.
Hiru urratsetan dago egituratuta metodoa: lehendabizikoan, gorputza eta ahotsa berotzeko ariketak egiten dira. Bigarrenean, gatazkara hurbiltzeko dinamika batzuk proposatzen dira, esperientzia artistikoetan oinarrituta eta artelanak testuinguru historiko politiko baten lekuko gisa ulertuta. Azkenik, Haur eta Gazte Literaturako obra baten irakurketa interartistikoa egiten da; hau da, irakurketan aurrera egin ahala, esperientzia interartistiko askotarikoak proposatzen dira, sormena eta emozioak aktibatuz eta gatazkak gorpuztuz.
Metodoa testuinguru eta gai ezberdinen inguruan aplikatu ahal izateko, corpus zabal bat jarri da argitaletxearen Hezkuntza plataforman, irakasleen eskura. Corpus horretako obra batean oinarrituta, metodo honen aplikazio bat jaso da liburu honetan; Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloan euskal gatazka lantzeko proposamena, Castillo Suarez eta Aitziber Alonsoren Nemo kapitainaren azken bidaia (2017) narrazioan oinarritua. Unitate honen lehen aplikazio praktikoa Errenteriako Herri Arte Eskolan egin zen, eta bertako ikasleek sortutako lanen irudiak dira argitalpenean jaso direnak.

ISBN-a 978-84-9109-926-0
Argitalpen data 2025-10-06
Bilduma Batzuk / Varios
Ilustratzailea Iban Illarramendi
Orrialdeak 76
Koadernaketa Paper-azala
Formatua 240 x 200 mm
Imprimir
Paperezko edizioa ? 18,00€

Bidalketa gastuak ez daude barne

itxi

Paperezko edizioa

Paperezko edizioaren erosketa.

Erosi liburua paperezko edizioan. Zure ohiko liburudendan eros dezakezun berbera.

Izaro Arroita

Ainhoa Urzelai

Ane Arrastoa

Amaia Elizalde

Nagore Fernandez

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311

Liburuaren, Komikiaren eta Irakurketaren Zuzendaritza Nagusiak finantzatutako proiektua, Kultura Ministerioa

Unión Europea