
EREIN Argitaletxea
Tolosa etorbidea 107
20018 DONOSTIA (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 218 300
erein@erein.eus
www.erein.eus
Euskara bigarren hizkuntza duten ikasleek euskararen zenbait egitura jaso eta betetzeko duten zailtasuna gainditzeko lagungarri gisa asmatu da material hau.
Amak esan dit que nago gaixorik; posible dut hartu orria?; zein? que ditu galtza urdinak edo galtza urdinak dituela; nor falta da? inor; zer egingo duzu? ezer; si nahi dut; zergatik da nire ama; a que gaur astelehena da?… Halako esapideak maiz entzuten ditugu gure ikasleen artean; gaztelaniaren eraginaren ondorio dira gehienak, eta lan berezia eskatzen dute zuzentzeko.
Hizkuntz egitura hauek Aurkitzen proiektuko 1. eta 2. mailetako hizkuntz programakuntzan sartzen diren arren, material honen bitartez irakasleak aukera du egitura zuzenak azaltzeko, eta ikasleak, bere aldetik, atseginez barnera ditzake egitura horiek, errepikazioaren errepikazioz.
Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetarako eta gelako talde nagusian erabiltzeko pentsatuak diren arren, premia bereziak dituzten haurrekin edo mintzamena bereziki landu beharra dutenekin ere erabil daitezke, talde txikietan.
Euskara LH 4 Irakaslearen Gidaliburua
Talde lana

38,50 €
Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311
Liburuaren, Komikiaren eta Irakurketaren Zuzendaritza Nagusiak finantzatutako proiektua, Kultura Ministerioa