Zebrak eta bideak

Zebrak eta bideak

Nerea Loiola Pikaza

Gazte bat, ezezkorik esan ezin diona bere etxeko terrazan Ikeako iragarki bat grabatzeari. Emakume bat, haur jaioberria gauez esnatzearen beharrak obsesionaturik, edozer egiteko prest dagoena idazten ari den ipuina amaitzeko. Iraganeko gertakari tragikoa, ustez desiratutako bizitzaren zimenduak astintzera itzuli dena. Noraezean dabilen nerabea, askatasunaren konplexutasunak ezinbestean kolpatuta. Beste emakume bat, ekilibrioak egiten dabilena pultsio basati batekin eta bultzatzen duena bere baitatik ihes egitera, gertatu beharrekoari gertatzen uztera. Ama-emazte eredugarria, hoteleko ohe handiegiaren izara artean katramilatu dituena desirak, beldurrak eta marra gorriak.

Sei ipuinez osatua da Nerea Loiolaren bigarren narrazio bilduma hau. Ipuin hauetako pertsonaiek aurrera egin beharko dute bizitzak ezarritako bidegurutzetan; ezezagunera urratsak egin, emakumea eta animalia itzal-errebelazio binomioaren zokorik ezkutuenetan elkartzen diren lekuetara. Geldirik egotea ez da aukera bat.

Ahots propioa, estilo fin eta zuzena eta erakarmen-indar handiko istorioak dakartza Loiolak berriz ere; beti giza harremanei eta emozioen euste-hormen pitzadurei so, xehetasunari eta keinuari adi.

Liburuko azken kontakizunak ematen dio izena: Zebrak eta bideak.

ISBN-a 978-84-9109-940-6
Argitalpen data 2024-10-24
Bilduma Narratiba, 155
Orrialdeak 144
Koadernaketa Paper-azala
Formatua 150 x 220 mm
Materia Helduentzako literatura
Imprimir
Edizio digitala ? 11,00€
Paperezko edizioa ? 19,00€

Bidalketa gastuak ez daude barne

itxi

Paperezko edizioa

Paperezko edizioaren erosketa.

Erosi liburua paperezko edizioan. Zure ohiko liburudendan eros dezakezun berbera.

itxi

Edizio digitala

Argitalpen digitalaren erosketa (liburu elektronikoa edo eBook)

Ereinek bere liburu elektroniko gehienak ePUB formatuan eskaintzen ditu. Liburu batzuk PDF formatuan ere egon daitezke.

Ordainketa egin ostean, liburu osoa berehala deskargatu dezakezu.. Webgunetik zure ordenagailura (Windows edo Mac), aukeratutako liburua jaistea ahalbideratuko dizun lotura eskainiko dizugu. Egile eskubideak babeste aldera, liburua, egile eskubideen gestio digitaleko Adobe DRM sistemaren bidez babestua egongo da.

Behin liburua deskargatu ondoren, ordenagailuan ireki edo/eta zure irakurgailu gogokoenera tokialdatu dezakezu.

Ereingo liburu elektronikoak bateragarri dira:

  • Apple irakurgailu guztiekin (iPhone, iPad eta iPod touch).
  • Google-eko Android sistema operatiboa duten irakurgailuekin (esaterako, Samsung Galaxy S II edo Samsung Galaxy Tab).
  • Adobe DRMarekin bateragarri, eta baita ere, eReaders bezala ezagunak diren, tinta elektronikoko irakurgailu guztiekin. Adibidez, Sony, Grammata, Movistar BQ, Kobo, leqtor, Nook... etxekoak.

Dagoeneko liburu digitalak nola irakurri argi baduzu, laguntza leiho hau itxi eta erosketarekin jarraitu dezakezu. Aldiz, informazio gehiago behar baduzu, Laguntza Ereingo liburu elektronikoak nola irakurri atala kontsultatzea aholkatzen dizugu.

Nerea Loiola Pikaza

Nerea Loiola Pikaza

Bere liburuak Ereinen

7G udalekuak

Nerea Loiola Pikaza

15,50 €

AHT - Arrisku Handiko Trena

Nerea Loiola Pikaza

15,50 €

Azken denbora

Nerea Loiola Pikaza

15,50 €

Azken lanhütarra

Nerea Loiola Pikaza

12,00 €

Epicentro

Nerea Loiola Pikaza

15,70 €

Epizentroa

Nerea Loiola Pikaza

16,50 €

Harri bat poltsikoan

Nerea Loiola Pikaza

9,00 €

Miraren mendekua

Nerea Loiola Pikaza

14,50 €

Erosi

Moko Koko eta sekretu sakratua

Nerea Loiola Pikaza

14,50 €

Naian

Talde lana

17,50 €

Naian

Talde lana

17,50 €

Oraire

Nerea Loiola Pikaza

15,50 €

Bideoak

Irudiak eta argazkiak

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311

Liburuaren, Komikiaren eta Irakurketaren Zuzendaritza Nagusiak finantzatutako proiektua, Kultura Ministerioa

Unión Europea