Epilogorik gabe

Epilogorik gabe

Elena Sanchez

Beti liluratu nau bere poesiaz teorizatzen duen jendeak. Niri kostatu egiten zait, poesia berez sortzen dela iruditzen zaidalako. 

Hala ere, modu batean edo bestean definitu beharko banu poema liburu hau, desilusio eta aldi berean erresistentziaren poetikaz hitz egin beharko nuke. Desesperantzatik, desenkantutik sortutako bilduma da, «mundua etengabeko gerra batean/ urtzen den bitartean», «The Clash taldearen kanta zaharrak/ patioko esekitokietatik zintzilik./ Nostalgia elastiko beltzetan».

Baina itxaropenik gabe bizitzea ez bizitzea bezalakoa baita, etorkizunik ez izateak eragiten duen beldurraren tiraniaren aurkako erresistentzia ere bada orrialde hauetan, eta epilogorik gabe zabaltzen zen poema sortari epilogoa idatzi, oparitu, nahi izan diot, desilusioari ilusioa piztuz, desesperantzari esperantza izpi bat emanez, «gramatika berri bat» idatziz «aditzaren paradigma, sikiera/ egunen batean aldatuko delakoan».

Mende luzeetako estigmatizazio erdeinagarria
errebeldiaz janzten da.
Unikornio beltza.
Desberdin izatearen beldurrari uko,
pribilegioaren harresi zuriak eraitsiz.

Harlemen euria ari du
eta Berlingo kaleetan
emakume beltz batek
eguzkiak eta adarbakarrak margotzen ditu
adreiluzko etxe arraildu bateko horman.

ISBN 978-84-9109-978-9
Fecha de publicación 08-10-2024
Colección Poesia, 49
Páginas 64
Encuadernación Rústica
Formato 130 x 205 mm
Materia Literatura para adultos
Imprimir
Edición en papel ? 11,00€

Gastos de envío no incluidos

cerrar

Edición en papel

Compra de la edición en papel

Compra el libro en su edición en papel. El mismo que puedes comprar en tu librería habitual.

Elena Sanchez

Premio de poesía Blas de Otero - Ángela Figuera 2023

Vídeos

Imágenes y fotos

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311

Proyecto financiado por la Direccion General del Libro, del Comic y de la Lectura, Ministerio de Cultura

Unión Europea