Azalpenezko testu entziklopedikoaren azterketa eta didaktika

Azalpenezko testu entziklopedikoaren azterketa eta didaktika

Matilde Sainz

Dakigunez, hizkuntzaren irakaskuntzaren prozesuan parte hartzen duten elementu nagusiak hiru dira: ikaslea, irakaslea eta irakasgaia edo edukiak: ikaslea eta horrek hizkuntzarekin egiten dakiena; irakaslea eta horrek erabiltzen duen metodologia; eta irakatsi nahi dugun hizkuntza esparrua eta hori ulertzeko aukeratzen dugun marko teorikoa.
Horregatik, hizkuntzalaritza, psikologia eta pedagogia zientzietako elkargunean kokatu dugu gure lana, hizkuntzaren didaktikak gutxienez zientzia horietara guztietara jo behar baitu oinarri bila.
Gure lanerako aukeratu dugun testua azalpenezko testua da, eta zenbait berezitasun aipatuko ditugu dagoeneko: azalpenezko testu entziklopedikoa da eta testu fase batean gai baten elaborazio prozesua, gai baten osatze prozesua edo funtzionatze prozesua azaltzen da. Testu genero hau oso erabilia da eskolako zenbait diziplinatan: natur zientzietan, teknologian, etab. Bestalde, testu honen testualizazio mekanismoak landu ditugu nagusiki, eta zehazkiago: izen kohesioa. Mekanismo hau aukeratzeko izan ditugun arrazoiak mota ezberdinekoak dira. Alde batetik, arrazoi linguistikoak ditugu: izen kohesio mekanismoak testuko gaiaren garapena eta azpigaien artikulazioa ziurtatzen du, horiek garrantzi handikoak baitira testuaren idazmenerako eta baita ulermenerako ere. Horrez gain, mekanismo honek protagonismo handia hartzen du azalpenezko testuan.

ISBN 978-84-9746-012-5
Fecha de publicación 04-01-2002
Colección Unibertsitate Saila, 11
Páginas 344
Encuadernación Rústica
Formato 170 x 240 mm
Materia Literatura para adultos
Imprimir
Edición en papel ? 18,05€

Gastos de envío no incluidos

cerrar

Edición en papel

Compra de la edición en papel

Compra el libro en su edición en papel. El mismo que puedes comprar en tu librería habitual.

Matilde Sainz

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311

Proyecto financiado por la Direccion General del Libro, del Comic y de la Lectura, Ministerio de Cultura

Unión Europea