Tximeleta tatuajea

Tximeleta tatuajea

Philip Pullman

Jenny ez zen Chris bezala sentitzen. Maitaldi hura baldarra, azkarra eta tristetxoa ere iruditu zitzaion Jennyri; baina bazen ikasteko denbora, eta hunkigarria gertatu zitzaion Chrisen samurtasuna. Jenny berarekin geratu zen larunbatean eta baita gauean ere, eta dena ondo joan zen; baina igande-goizean, Jenny Chrisen besoetan lo zegoela, bien artean ezpata bat bezala erori zen gauza bat gertatu zen. Oxfordeko polizia arduratuta zebilen aspaldi hartan hirian mugitzen zen droga-kopuru handiarekin, eta egunsentian atxiloketa-sail bat egitea erabaki zuen, zerikusirik izan zezaketen guztiengana joaz; baita etxe okupatuetan bizi zen jendearengana ere. Horretan oker zebilen polizia ordea. Derekek eta Olliek noizean behin kannabisa erretzen zuten arren, salerosketan ez ziren sekula ibili; eta Jennyk berak ez zuen Tansyrenaz geroztik drogarik ukitu. Baina horrek ez zuen ezer aldatzen. Jenny Derek eta Ollie eta beste ehunka batzuekin eramango zuten, baina, jakina, ez zegoen han.
ISBN-a 978-84-9746-150-4
Argitalpen data 2003-11-25
Bilduma Bioleta Saila, 2
Itzultzailea Navarro, Koro
Orrialdeak 208
Koadernaketa Paper-azala
Formatua 140 x 205 mm
Adin gomendatua 14-17 urte
Materia Helduentzako literatura
Imprimir
Paperezko edizioa ? 17,40€

Bidalketa gastuak ez daude barne

itxi

Paperezko edizioa

Paperezko edizioaren erosketa.

Erosi liburua paperezko edizioan. Zure ohiko liburudendan eros dezakezun berbera.

Philip Pullman


PHILIP PULLMAN (Nowich, 1946) idazle ingelesak arrakasta handia lortu du helduen eta gazteen artean. Sari asko jaso ditu. Tximeleta tatuajea eta Zubi hautsia dira euskaratu diren egilearen aurreneko eleberriak.

 

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311

Liburuaren, Komikiaren eta Irakurketaren Zuzendaritza Nagusiak finantzatutako proiektua, Kultura Ministerioa

Unión Europea