
EREIN Argitaletxea
Tolosa etorbidea 107
20018 DONOSTIA (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 218 300
erein@erein.eus
www.erein.eus
Toti MartÍnez de Lezea, eleberri historikoen egile ezagunak Euskal Herriko sorginen gaia hartu du oraingo honetan, gai ezaguna zinez, baina aldi berean luzaro ezezagun egon dena. Liburu hau idaztean, XVI-XVII. mendeetan berebiziko garrantzia izan zuen gertaera hori, gaur egunera arte interes eta jaminmin bizia sortu duena, labur bada ere, ezagutaraztea izan du egileak helburua.
Euskal Herriko kontaerak bete-beterik daude sorginez: sorginek badakite hegan egiten, deabrua gurtzen dute aker baten itxuran, haurrak hiltzen dituzte, ekaitzak eragiten eta uztak hondatzen. "Akelarre" izenak euskararen mugak gainditu eta beste hizkuntzetara zabaldu da, sorginen bilkurak adierazteko. Euskal kulturan testigantza asko daude sorginetan sinesten zela frogatzen dutenak, baina zer da, gai honetan, fantasiaren emaitza eta zer egia?
Liburu honetan sorginei buruzko lekuak, esaerak, ohiturak, elezaharrak eta sineskeriak biltzen dira; Euskal Herriko sorginen historiaren berrikusketa bat eskaintzen da, euskal matriarkatu ezagunaren oinarria den Ama Jainkosa baten sinestetik abiatu eta XVII. mendean batez ere Nafarroan eta Lapurdin herri osoak mehatxatu eta ehundaka pertsona sutan bizirik erretzera kondenatu zituzten esespen izugarrietaraino.
Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311
Liburuaren, Komikiaren eta Irakurketaren Zuzendaritza Nagusiak finantzatutako proiektua, Kultura Ministerioa