Etxetik Ameriketara

Etxetik Ameriketara

Enara Garmendia

Maiak Euskal Herria utzi eta urtebeteko abentura hasi du Ameriketako Estatu Batuetan. Dena ongi doa, baina halako batean gelakide batek begitan hartu, eta beste kide guztiak aurka jarri zaizkio.

Ayla estatubatuarra da, eta Maia ezagutu bezain laster bihurtu da honen lagun. Baina zer egin bere lagun minetako batek Maiarekin hitz egitea debekatu dionean? Betiko lagunak alde batera utzi eta Maiaren alde jarri ala injustiziari aurre egingo dio?

Lagunen arteko harremanak ditu ardatz eleberri honek, eta horiek esploratu bitartean gure barrua aztertzera behartuko gaitu.

Zenbat sakrifikatzeko gai zara injustiziei aurre egiteko?

ISBN-a 978-84-9109-629-0
Argitalpen data 2021-05-06
Bilduma Perzebal, 43
Orrialdeak 136
Koadernaketa Paper-azala
Formatua 130 x 205 mm
Adin gomendatua 12-16 urte
Materia Gazte literatura
Imprimir
Edizio digitala ? 10,00€
Paperezko edizioa ? 18,00€

Bidalketa gastuak ez daude barne

itxi

Paperezko edizioa

Paperezko edizioaren erosketa.

Erosi liburua paperezko edizioan. Zure ohiko liburudendan eros dezakezun berbera.

itxi

Edizio digitala

Argitalpen digitalaren erosketa (liburu elektronikoa edo eBook)

Ereinek bere liburu elektroniko gehienak ePUB formatuan eskaintzen ditu. Liburu batzuk PDF formatuan ere egon daitezke.

Ordainketa egin ostean, liburu osoa berehala deskargatu dezakezu.. Webgunetik zure ordenagailura (Windows edo Mac), aukeratutako liburua jaistea ahalbideratuko dizun lotura eskainiko dizugu. Egile eskubideak babeste aldera, liburua, egile eskubideen gestio digitaleko Adobe DRM sistemaren bidez babestua egongo da.

Behin liburua deskargatu ondoren, ordenagailuan ireki edo/eta zure irakurgailu gogokoenera tokialdatu dezakezu.

Ereingo liburu elektronikoak bateragarri dira:

  • Apple irakurgailu guztiekin (iPhone, iPad eta iPod touch).
  • Google-eko Android sistema operatiboa duten irakurgailuekin (esaterako, Samsung Galaxy S II edo Samsung Galaxy Tab).
  • Adobe DRMarekin bateragarri, eta baita ere, eReaders bezala ezagunak diren, tinta elektronikoko irakurgailu guztiekin. Adibidez, Sony, Grammata, Movistar BQ, Kobo, leqtor, Nook... etxekoak.

Dagoeneko liburu digitalak nola irakurri argi baduzu, laguntza leiho hau itxi eta erosketarekin jarraitu dezakezu. Aldiz, informazio gehiago behar baduzu, Laguntza Ereingo liburu elektronikoak nola irakurri atala kontsultatzea aholkatzen dizugu.

Enara Garmendia

Enara Garmendia

ENARA GARMENDIA RICON Olaberrian jaio zen, 1993ko udan. Donostiako EHUn Irakaskuntza gradua atera eta ondoren UNEDen Ingeles Filologia ikasketak egin zituen. Haurrekin irakasle lanetan ibili ostean, DBH eta Batxilergoko ingeles irakaslea da orain. Txikitatik irakurle amorratua izan da, eta zortzi urterekin hasi zen ipuintxoak idazten.

Bere liburuak Ereinen

Hiru gara, baina niri bost!

Enara Garmendia

11,50 €

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311

Liburuaren, Komikiaren eta Irakurketaren Zuzendaritza Nagusiak finantzatutako proiektua, Kultura Ministerioa

Unión Europea