Esketxak

Esketxak

Aizpea Goenaga

“ESKETXAK” antzezlan laburrak dira, eskolan, lagunartean, taldeka egiteko modukoak. Liburu honetan lau aurkituko dituzue: “Medikuaren kontsultan”, “Arrantzan”, “Txoua” eta “Propultsio aerodinamikoaren kanporaketa”. Antzezlan hauek bizi egin nahi dute eta antzeztuak izateko zain daude.Talde-lanean ondo pasatzeko eta ikusleei barrea eginarazteko tresnak dira. Izan ere, testu hauek zuen lokomotora martxan jarri eta jendea bidaia xelebre batean eramateko trenbideak dira. Zenbait egoeratan gertatzen diren katramilak proposatzen dizkizuet. Hortik aurrera, ordea, zuena da zeregina, zuena lana: pertsonaiak sortu, jantziak eta pelukak bilatu, agertokia apaindu, entsaioak antolatu, eta batez ere... antzeztu! Garbi izan gogoa dela, jokatzeko gogoa, antzerkia egiteko behar den gauzarik garrantzitsuena. Atera beraz barruan duzuen antzezle porrokatu hori, eta ekin antzezteari!
ISBN-a 978-84-9746-559-5
Argitalpen data 2010-03-17
Bilduma Antzoki Txikia - Urdinak, 5
Ilustratzailea Alvaro Matxinbarrena
Orrialdeak 112
Koadernaketa Paper-azala
Formatua 150 x 200 mm
Adin gomendatua 10-12 urte
Materia Haur literatura
Imprimir
Paperezko edizioa ? 10,50€

Bidalketa gastuak ez daude barne

itxi

Paperezko edizioa

Paperezko edizioaren erosketa.

Erosi liburua paperezko edizioan. Zure ohiko liburudendan eros dezakezun berbera.

Aizpea Goenaga

Bere liburuak Ereinen

Antzezten... teketen ten!

Aizpea Goenaga

16,00 €

Ni ez naiz txotxolo!

Aizpea Goenaga

11,00 €

Ramoni Ramoni

Aizpea Goenaga

11,00 €

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311

Liburuaren, Komikiaren eta Irakurketaren Zuzendaritza Nagusiak finantzatutako proiektua, Kultura Ministerioa

Unión Europea