Egunen akabera

Egunen akabera

Garazi Albizua

Barras hamasei urteko gaztea da eta Santurtzin bizi da. Familia bitxia du, berezia, iluna: Otakito, neba maiteena, banpiroen eta mangen friki hutsa; Elene (Ahizpa-tornado) agintzailea, eta bere seme biki xelebreak; amama kondairazalea, birramama diktatoriala; ama, aspaldi olagarro bihurtu zena, eta aita… aita erregea. Isiltasunak gobernatzen du bere etxea. Ez du oraindik aitortu, baina beldurra
dio munstroari. Munstroei. Halere, inguratzen duen iluntasunean, Barrasek baditu bi kale-argi: Youssef eta Euskolabel, bere lagun minak, bere zaintzaileak. Ondoan dituen bitartean, ez da ezer gertatuko. Edo bai.

Familiaren sekretuen zingiran murgildu dute indarrez eta bere bizitza osoa irauli egin da. Ez zaio beste aukerarik gelditzen munstroa borrokatzea baino. «Klak egin, krak ez egiteko».

ISBN-a 978-84-9109-973-4
Argitalpen data 2024-10-08
Bilduma Bioleta Saila, 49
Orrialdeak 168
Koadernaketa Paper-azala
Formatua 140 x 205 mm
Materia Helduentzako literatura
Imprimir
Edizio digitala ? 10,00€
Paperezko edizioa ? 18,00€

Bidalketa gastuak ez daude barne

itxi

Paperezko edizioa

Paperezko edizioaren erosketa.

Erosi liburua paperezko edizioan. Zure ohiko liburudendan eros dezakezun berbera.

itxi

Edizio digitala

Argitalpen digitalaren erosketa (liburu elektronikoa edo eBook)

Ereinek bere liburu elektroniko gehienak ePUB formatuan eskaintzen ditu. Liburu batzuk PDF formatuan ere egon daitezke.

Ordainketa egin ostean, liburu osoa berehala deskargatu dezakezu.. Webgunetik zure ordenagailura (Windows edo Mac), aukeratutako liburua jaistea ahalbideratuko dizun lotura eskainiko dizugu. Egile eskubideak babeste aldera, liburua, egile eskubideen gestio digitaleko Adobe DRM sistemaren bidez babestua egongo da.

Behin liburua deskargatu ondoren, ordenagailuan ireki edo/eta zure irakurgailu gogokoenera tokialdatu dezakezu.

Ereingo liburu elektronikoak bateragarri dira:

  • Apple irakurgailu guztiekin (iPhone, iPad eta iPod touch).
  • Google-eko Android sistema operatiboa duten irakurgailuekin (esaterako, Samsung Galaxy S II edo Samsung Galaxy Tab).
  • Adobe DRMarekin bateragarri, eta baita ere, eReaders bezala ezagunak diren, tinta elektronikoko irakurgailu guztiekin. Adibidez, Sony, Grammata, Movistar BQ, Kobo, leqtor, Nook... etxekoak.

Dagoeneko liburu digitalak nola irakurri argi baduzu, laguntza leiho hau itxi eta erosketarekin jarraitu dezakezu. Aldiz, informazio gehiago behar baduzu, Laguntza Ereingo liburu elektronikoak nola irakurri atala kontsultatzea aholkatzen dizugu.

Garazi Albizua

Garazi Albizua

Garazi Albizua (Santurtzi, 1985) diseinatzaile grafikoa da, idazlea eta komikigilea. Hauek dira argitaratu dituen lanetako batzuk: Gaizkileen galtzada (2023), Iruleak (2022), Lara de Altopico (2021), Lea ipurterrea eta harmonika trebea (2021), Geun (2019), Izadia (2018), Kemena (2017) eta Nola egiten dute dortokek? (2015).

Bideoak

Irudiak eta argazkiak

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311

Liburuaren, Komikiaren eta Irakurketaren Zuzendaritza Nagusiak finantzatutako proiektua, Kultura Ministerioa

Unión Europea