
EREIN Argitaletxea
Tolosa etorbidea 107
20018 DONOSTIA (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 218 300
erein@erein.eus
www.erein.eus
Donostia, 1813.
Josef Bonapartek gerra galdu du, eta frantses gudarostea Penintsulatik erretiratzen ari da, Wellington jenerala buru duten oste aliatuek jazarrita. Bost urteko okupazioaren ondoren, donostiarrek ilusioz beterik espero dituzte askatzaileak, baina beldur dira frantsesek haiei buru eginez gero zer gertatuko den. Hirian gelditu ala alde egin, hortxe dago koska.
Maritxu Altuna txokolategilea, alarguna eta alaba baten ama, gelditzera erabakita dago, beste hainbat bezala: gelditu, eta bere negozioari eutsiko dio. Gutxik pentsatuko zuten ustezko salbatzaileek hiriari su emango ziotela, eta, aurretik, abuztuaren 31ko gau luzean, herritarrak hil, sarraskitu eta, batez ere emakumeak, laidoztatuko zituztela.
Gerra guztietan bezala, biztanleria zibilak jasan zituen, honako honetan ere, gerraren zorigaitzak; eta biztanleria haren historia da honako hau: beren bizitza berregin eta hiria berreraikitzea lortu zuten zibilen historia.
Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311
Proyecto financiado por la Direccion General del Libro, del Comic y de la Lectura, Ministerio de Cultura