7 kolore

7 kolore

Varios autores

Ostarku gainetik ibiliz legez, obra honek kolorerik kolore eta emoziorik emozio garamatza. Zazpi dira atalak: beltza, grisa, horia, gorria, berdea, urdina eta zuria. Beltzak eta zuriak, hurrenez hurren, ibilbidearen hasiera eta amaiera markatzen dituzte, eta agerian uzten dute zein desberdina den heriotzaren ikuspegia kultura desberdinetan: bidearen amaiera iluna Mendebaldean, edo beste argi bateranzko abiapuntua Ekialdean.Atalak osatzen dituzten narrazioek idazlearen egiazko bizipenak kontatzen dituzte, munduan zehar ikusitako errealitate desberdinak. Egoera gogoangarri asko daude, batzuk tristeak, beste batzuk pozgarriak, edo beldurgarriak, edo esperantzatsuak…Pertsonak dira nagusi narrazioetan, hamaika mundutako biztanleak, zerbait kontatu edo erakutsi beharra daukatenak, edo euren begirada hutsaz unibertso oso bat adierazten dutenak.Baina narrazioez gain bestelako osagarriak dakartza 7 kolore honek. Izan ere, atal bakoitzak bere kolore eta ilustrazioak ere badauzka; eta bere musika ere bai, piano eta ahotserako beren beregi sortua eta CD baten bildua. Soprano batek, tenor batek eta baxu batek ipintzen diote doinua kolore bakoitzari, piano-jolearen laguntzaz.7 kolore obra hirukoitza da, azken finean: idazle baten, ilustratzaile baten eta musikagile baten elkarlanaz sortutakoa.
ISBN 978-84-9746-642-4
Fecha de publicación 02-12-2010
Colección Narratiba, 74
Ilustrador/a Cristina Fernández
Páginas 208
Encuadernación Cartoné
Formato 225 x 245 mm
Materia Literatura para adultos
Imprimir
Edición en papel ? 19,00€

Gastos de envío no incluidos

cerrar

Edición en papel

Compra de la edición en papel

Compra el libro en su edición en papel. El mismo que puedes comprar en tu librería habitual.

Francisco Ibáñez

Jon Arretxe

Jon Arretxe

Vídeos

Imágenes y fotos

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311

Proyecto financiado por la Direccion General del Libro, del Comic y de la Lectura, Ministerio de Cultura

Unión Europea