• Hasiera
  • Egileak
  • Jose Antonio Loidi

Jose Antonio Loidi

Jose Antonio Loidi

Errenteria, 1916 • Irun, 1999
Farmazia, optika eta akustika ikasketak egin zituen eta arlo horretan aurkitu zuen ogibidea.
Botikaria zenez gero, alor horretan ekarpen ugari egin zituen: Farmakofitonimia izeneko ikerlana idatzi zuen euskaraz 1982an eta UZEIren biologia hiztegia sortzen lagundu zuen. Erdaraz ere, hainbat azterlan egin zituen, Bidasoa inguruko ur-horniduraren gainekoak, adibidez. Euskaltzain urgazle (1998tik ohorezko), Eusko Ikaskuntza berpizten laguntzaile eta Luis de Uranzu Kultura Taldeko sortzaile izan zen.
Euskaraz idatzitako lehen polizia-eleberria idatzi bazuen ere, alde batera utzi zuen gero fikziozko literatura, eta saiakerak idatzi zituen. Euskal jaien inguruko liburua plazaratu zuen 1983an, eta Irun bere aurre­rabidean lanagatik Irun Hiria saria eman zioten. Artikuluak idatzi zituen, euskaraz nahiz erdaraz, hainbat aldizkari eta argitalpen zientifikotan.

Egilearen liburuak Ereinen

Hamabost egun Urgainen

Jose Antonio Loidi

21,00 €

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311

Liburuaren, Komikiaren eta Irakurketaren Zuzendaritza Nagusiak finantzatutako proiektua, Kultura Ministerioa

Unión Europea